lunes, 30 de abril de 2007

A.B.F LIGAN, BI EUSKAL TALDEEK BERDINKETA LORTU DUTE!!!

Asteburu honetan bai Itxakok eta baita Akaba Bera Berak ere berdinketa lortu dute A.B.F ligan Lizarrako neskek 26na berdina zuten Leongo taldearen aurka eta Gipuzkoarrak berriz, 27na Roquetas-en kontra. Sailkapenari begiratzen badiogu, Itxako talde nafarra 4.postuan dago 36 punturekin eta 5.postuan berriz 27 punturekin Akaba Bera Bera.

Talde hauei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero ondorengo bi helbideak bixitatu!!!

http://www.itxako.com/

http://www.berabera.com/berabera/web/euskera/inicio.asp?seccion=club



martes, 24 de abril de 2007

EUSKAL DERBIAN ITXAKO GARAILE!!!


Aurreko asteburuan jokatu zen bi euskal taldeen arteko derbia, lizarrako itxako taldeak 26 eta 19 irabazi zion Akaba bera bera talde gipuzkoarrari.

Lizarrako neskak, hirugarren postua eskuratzeko aukerak dituzte.

Partiduaren nondiko norakoak ondorengo orrialdean ageri dira, hori bai erderaz dago.

jueves, 19 de abril de 2007

PATRI PINEDO-ri ELKARRIZKETA!!!



Behean agertzen den helbidean, Akaba Bera Bera taldeko Patri Pinedori egindako elkarrizketa irakur dezakezue!!!

http://www.balonmanofemenino.com/ENTREVISTAS/entrevista_ppinedo.htm

viernes, 13 de abril de 2007

SELEKZIOAREN BIDEOA

Ondorengo bideo honetan espainiako selekzioak txekiar selekzioaren kontra jokatutako bideoa ikusteko aukera dago. Estatuko selekzioan euskal taldeetako jokalariak aurki ditzazkegu.

martes, 3 de abril de 2007

AKABA BERA BERA TXAPELDUN!!!

Gipuzkoako Akaba Bera Bera eskubaloi taldeak irabazi du ERREGINAREN ESKUBALOI KOPA!!!ZORIONAK Tati Garmendiaren neskei!
Beheko web orrialde honetan,garaipenaren nondik norakoak ageri dira (jokatu zuten neskak,epaileak, golak...)

http://www.marca.com/edicion/marca/balonmano/cronica/es/desarrollo/844822.html